Hezkuntza Proiektua - Ezaugarriak
Onartze Faseak Proiektuaren Laburpena

NORTASUN EZAUGARRIAK ETA HELBURUAK
FUNTSEZKO EZAUGARRIAK EDO PRINTZIPIOAK
-Alderdi batzuk-
EZAUGARRIETATIK ERATORRITAKO EKINTZAK

1.
ERRESPETATZEA

1.1.
Pertsonak
  • Guztien aldetik, ikasleak, irakasleak, gurasoak, atezainak, bulegariak, sukaldeko eta zaintzako langileak, garbitzaileak eta ikastetxean dauden guztiak errespetuz tratatzea
  • Pertsonaren intimitatea gorde:
    • Eskola emaitzak ematerakoan
    • Arazo pertsonalak tratatzerakoan
    • Bizikidetza Batzordeak edo beste erakunderen batek hartutako erabaki pertsonalak eta balorazioak jakinarazterakoan
    • Ikasle, irakasle edo gurasoen arazoak bilera irekietan azaltzean izenik ez eman
1.2
Gauzak
  • Herriko gauza publikoak eta pribatuak errespetatzen irakastea
  • Ikastetxeko instalazioak zaintzea; ebaluazioen amaieran balorazioa eta gogoeta egitea
  • Gauzak lortzeko, eskuratzeko egin behar diren era guztietako ahaleginen balioaz ohartu eta ohartaraztea
1.3
Arauak
  • Hezkuntza komunitatearen arauak ezagutu eta bete
  • Desegokitzat jotzen direnak aldatzeko proposamena egin egokia den unean eta lekuan
  • Proposamenak aintzat hartu
  • Seinaleak eta oharrak aintzat hartu eta errespetatu
1.4.
Norbera
  • Auto-estimua sustatzea
    • Nork bere burua ezagutzea eta bere helburuak finkatzen jakitea
    • Norberaren osasun fisikoa eta psikikoa zaintzea
1.5
Ingurugiroa
  • Ikastetxearen ingurugiroaren zainketa aktiboa sustatu
    • Material xahukorra, ura eta energia aurreztu
    • Material birziklagarriak eta kutsatzen ez dutenak erabili
    • Ahalik eta material gehien berrerabili eta birziklatzeko bitartekoak jarri
    • Birziklaketarako hezi: hondakinak behar den tokira bota...
    • Berdeguneak hornitu eta zaindu
    • Kutsadura akustikoa kontrolatu eta saihestu
  • Garbitasuna sustatu: gelak (mahaiak, aulkiak...), laboratorioak, karrejuak, patioak...
1.6.
Inoren ideiak eta iritziak
  • Besteen ideiak eta iritziak ulertzen saiatu eta giza eskubideen errespetuaren ildotik bideratu
  • Informazioak objetibatzen saiatu
  • Entzuten jakin, kontsentsurako bideak zabaldu eta landu
1.7.
Inoren lana
  • Guztion lana beharrezkoa dela erakutsi
  • Lanak eta ekarpenak zuzentzeko helburu positiboak izan
2.
ASKATASUNA
2.1.
Adierazpen askatasuna
  • Adierazteko ahalmena sustatzea eta ahalbidetzea, elkarren errespetuan
  • Asertibitatearen espresabidea landu eta erabiltzea: norberarena tinko azaltzea, inorena gutxietsi gabe
  • Era guztietako adierazpenetarako moduak, prozedurak eta lekuak finkatu eta errespetatzea
  • Giza eskubideen aldeko adierazpenak aintzat hartzea
2.2.
Norberaren askatasunaren mugak
  • Estamentu guztietako partaideak ohartaraztea euren askatasunaren muga non den: besteekiko errespetuan
  • Askatasuna/Erantzukizuna binomioa bultzatzea
3.
NORBERAREN AUTONOMIA ETA ERANTZUKIZUNA
3.1
Pertsonaren autonomia
  • Norberaren autonomia sustatu arlo publikoan eta pribatuan
    • Iniziatibak edo ekimenak sustatu eta onetsi
    • Erabakiak hartzen irakatsi eta erabakien ondorioak onartu
    • Lan pertsonalak egiten ikasi
    • Ziurtasuna transmititu
3.2.
Ardurak hartzea
  • Ardurak bereganatzen ikastea
    • Heldutasunerako ezinbestekoa dela ohartzea eta onartzea
    • Bakarka ere lan egiten irakastea
    • Konpromisoak hartzea eta betetzea
    • Epeak betetzea
    • Arduretan ekimenez eta konstantziaz jokatzea
4.
JUSTIZIA
4.1.
Aukera berdintasuna
  • Gabeziak dituztenei eman behar zaien babes bereziaz kontzientziatu
  • Norberaren mugak ikusita, berezko zailtasunei aurre egiten lagundu
4.2.
Aniztasuna aintzat hartzea
  • Aniztasuna, dibertsitatea aintzat hartzen duten programak, ekintzak eta taldeak sustatu
  • Ikasleak ebaluatzeko orduan bakoitzaren abiapuntua eta aurrerapena ardatz izan
4.3.
Integrazioa
  • Integraziorako oztopoak saihesteko orientazio psikopedagogikoa eskaini.
4.4.
Ahaleginaren balorazioa
  • Lan egiteko ohiturak sustatu eta baloratu, lanerako metodologiak eta ikasteko teknikak irakatsi
  • Lanean ekimenez, konstantziaz aritzea baloratu
4.5.
Ez diskriminatzea
  • Sexua, izaera, diru-arazoak, ideiak, maila akademikoa... direla-eta inor ez diskriminatu, jokabide hau aktiboki bultzatuz
4.6.
Irakaslea: justiziaren eredu
  • Irakasleak berak izan behar du arauak betetzen eredu
  • Jokatzeko arau eta eredu argiak eman
4.7
Arauak berraztertzea
  • Arauak bizirik mantendu
  • Gutxien betetzen edo onartzen diren arauak berraztertu
5.
BAKEAN ETA BAKERAKO HEZITZEA
5.1.
Bake giroan bizitzea
  • Gatazkak aurreikustea eta saihestea
  • Bortizkeria arbuiatzea
  • Pertsonak eta euren zirkunstantziak ezagutzea
  • Gizarte egoerak ezagutzea
  • Partehartzea, integratzeko bidea
5.2.
Elkarrizketa, gatazkak bideratzeko tresna
  • Alde guztiei entzun; era aktiboan entzun
  • Bestearen lekuan jartzea landu
  • Akordioak bilatu; irtenbiderik egokiena: irabazlea+irabazlea
  • Arauen interpretazio positiboa
  • Zigorren betekizuna jarrera aldarazi, egoera aldatu; zigorrak funtzio hezitzailea, konpontzailea eduki dezala, gogoeta ekar dezala
  • Pertsonak eta gatazka bereizi
6.
ELKARTASUNA ETA KOOPERAZIOA
6.1.
Partehartzea
  • Gai orokorretan GUZTIEN partehartzea bilatu: irakasle, ikasle eta guraso
  • Ikasgelan ikasle guztien partehartzea eguneroko jardunean landu
  • Ikasleen ordezkarien bilerak deitzea eta erabiltzea:
    • Ikasle guztien berri zuzenean jasotzeko
    • Euren bitartez informazioa zabaltzeko
6.2.
Kooperazioa: taldea aintzat hartu
  • Taldearen interes eta helburuetara moldatu:
    • Ikasgela barruan ikasgiroari eutsi
    • Puntualitatea sarrera-irteeretan
    • Sail Didaktikoaren barruan elkarri lagundu
6.3.
Talde lana
  • Ikasgelan lan kooperatiboa garatu
    • Bata bestearen ekarpenak jasoz eta bermatuz, elebakarren arteko trukean
    • Kooperazioa eta lehiaren artean oreka bilatu
6.4.
Lanak eta ardurak hartzeko txandak egin
  • Estamentuetako ordezkari gisa partehartzea bultzatu
  • OOGko ordezkari gisa partehartzea bultzatu
6.5.
Elkartasun proiektuak
  • Marjinazio, txirotasun eta justizia gabeko egoerei aurre egiteko jarrera izan
    • Informazioa eman, hizpidera ekarri
    • Daukaguna baloratu
    • Laguntzeko era aktiboak sustatu
7.
PERTSONA OSORIK GARATZEA
7.1.
Gaitasun kognitiboak
  • Programazioek finkaturiko gutxienezko edukien arabera gaitasun kognitiboen garapena ziurtatu
7.2.
Gaitasun kritikoak
  • Behaketa, analisia, sintesia eta gogoeta dakartzaten ohiturak sustatzea
  • Ikerketa oinarri duten lan metodoak sustatzea, errepikapenean eta transmisio hutsean oinarrituriko hezkuntza gaindituz
  • Komunikabideen aurrean irizpide kritikoa garatu eta bultzatzea:
    • Informazio osoa eta partziala edo faltsua bereizten ikasi
7.3.
Gaitasun artistikoak
  • Eskulana eta arte lanak edo ekintzak integratzea
  • Hizkuntza artistikoen ezagutza sustatzea
  • Arte adierazpen desberdinekiko errespetua bultzatu
  • Arte adierazpena plazer iturri bezala ikusi
  • Arteak barnea adierazteko aukera eskaintzen duela sentitu
7.4.
Gaitasun sozialak
  • Gizarte trebetasunak sustatzea:
    • Jendaurrean, zaindu garbitasuna, jantziak eta moduak
    • Trebetasun konkretu batzuk landu: nork bere burua aurkeztu, baimenak eskatu, barkazioa eskatu, kexak edo iradokizunak azaldu, mezuak pertsonei egokitu...
    • Giza harremanak adeitasunez garatzen irakatsi (harremanak agur eginez hasi...)
    • Arazoei irtenbideak bilatzeko moduak landu:
      • Negoziaketan trebatu
      • Dialektikan trebatu (beti ere ateren bat irekita utziz)
      • Bitartekaritza erabil
7.5.
Gaitasun afektiboak
  • Emozioak kanporatzeko, sentimenduak azaltzeko gaitasuna ikasi eta irakatsi:
    • Auto-estimua sendotzeko (?)
    • Pertsonen arteko harreman egokiak areagotzeko
    • Bizikidetza giroa hobetzek
7.6.
Mugimenezko gaitasunak
  • Kirola egitea bultzatu
  • Gorputz adierazpenak eta musika elkarri loturik bultzatu
7.7.
Gaitasun teknologikoak
  • Lan intelektualaren eta eskulanaren arteko tradiziozko bitasuna gainditu
  • Ikasitakoaren funtzionaltasuna areagotu
  • Ikasketak aukeratzeko garaian ohiko edo behinolako banaketa sexistak alboratu
  • Bizitza aktiboan sartzeko gaitasunak garatu
8.
KULTURA ETA IKASKUNTZA
8.1.
Kulturaren balio integratzailea
  • Ikastetxeak antolaturiko kultur saio anitzen bitartez:
    • Kultur giro askotara gozamenez hurbiltzea
    • Mundua eta gure ingurua ezagutzeko, hobeto ulertzeko eta haietaz gozatzek
8.2.
Aisia
  • Aisiaz gozatzeko kultur ekintzak aukera bat direla ohartzea
  • Natura ezagutu eta gozatu
  • Kirol eta kultur ekintzen berri eman eta beraietan parte hartzera animatu
  • Lagunartean bizi ezeri eta inori kalterik egin barik, guztiak eta guztia errespetatuz
8.3.
Euskal Herria abiapuntu
  • Euskal Herriaren ezaugarri historiko, kultural, geografiko eta sozialak jakitea
8.4. Eleaniztasuna
  • Gaztelania, ingelesa , frantsesa... aintzat harturik, EUSKARA tresna hizkuntza denez, lehen maila berari eman
  • Euskalduna eta aldi berean kosmopolita izatea sustatu
  • Hizkuntzek ate asko zabaltzen dituztela ohartu eta ohartarazi
8.5.
Teknologia berriak
  • Ordenadore, multimedia eta teknologiak, orokorrean, eskaintzen dituen erabilerak sustatu, irakaskuntzarako bitarteko gisa eta zenbait trebetasun lantzeko
  • Teknologia horien erabilera errespetuzkoa, konstruktiboa, integratzailea eta solidarioa sustatu, dituzten arriskuez ohartaraziz
8.6.
Irakaskuntza osoa eta berritzailea
  • Berrikuntza eta esperimentazio jakintzagaien arteko proiektuak sustatzea
8.7.
Irakasleen prestakuntza
  • Ikastaroak, kongresuak eta hitzaldiak irakasleen prestakuntzarako erabili, ikastetxearen interesak eta funtzionamendu ona kontuan hartuz
8.8.
Gurasoen prestakuntza
  • Gurasoei seme-alaben hezkuntzan laguntza eman: ekitaldiak, hitzaldiak antolatu, gai orokorrak nahiz konkretuak lantzeko
9.
EUSKARA: HARREMAN ETA TRESNA-HIZKUNTZA
9.1.
Gure kulturaren zutabeetako bat
  • Europako kultura aurreindoeuroparraren altxor bizi bakarra izatearen garrantziaz jabetu
9.2.
Ikaskuntzarako tresna hizkuntza
  • Gizartean, lan munduan balioesten diren euskara gaitasunaren titulazioak erdiesteko ikasleak prestatzea eta bideratzea (EGA...)
9.3.
Ikasle-irakasleen harreman hizkuntza
  • Ikastetxe barruko harremanak euskaraz izatea
  • Kontzientziazko kanpainak eta proiektuak sustatzea
9.4.
Inguruko hizkera
  • Mendebaleko euskara eredura ikasle-irakasleak hurbiltzea: lexikoa, ulermena...
9.5.
Administrazioarekiko harreman hizkuntza
  • Idazki, eskaera eta gutunetan euskara erabiltzea lehenetsi
9.6.
Gurasoak: euskara eta gaztelera
  • Idatzizko jakinarazpen eta mezu orokorrak era elebidunean, euskaraz eta erdaraz zabaltzea, baina euskara hutsezko mezu laburrak ere tartekatuz joatea
  • Gurasoekin egiten diren bileretan euskara zein gaztelania tartekatzea
9.7.
Normalkuntzarako Plana
  • Ahozko euskararen erabilera eta euskararen mundua sustatzen dituzten Plangintzak sortzea edota indartzea, Euskararen Normalkuntzarako Plana ardatz delarik
10.
OSASUNA ETA HIGIENEA
10.1.
Jantokian
  • Otorduetan, ohitura osasungarriak sustatu: garbitasuna, lasaitasuna, denetarik jatea, jatekorik ez alferrikaltzea, bazkaria jantokian bertan jatea...
10.2.
Ikasgelan
  • Garbitasun giroari eustea: paperontziak erabili, altzariak eta hormak garbi edukitzea...
10.3.
Gainerakoetan
  • Pasabideak, komunak, patioak, kirol-guneak...: denetan garbitasuna eta txukuntasuna zaindu
  • Espazioak hornitu botatzeko materialetarako ontziekin
  • Paperontziak eta birziklatzeko ontziak erabili
  • Norberak jarritako iragarki edo propaganda material baimendua epe baten barruan norberak batu
10.4.
Tabakoa eta beste droga batzuk
  • Errealitatea ezagutu: arriskuak eta alternatibak
  • Zehar lerro bezala landu, jakintzagai bat baino gehiago hartzen dituzten kanpainen bitartez
10.5. Elikadura
  • Elikadura orekatuaren garrantzia jakinaraztea
  • Gosari osoa eta egokia hartzearen garrantzia, goizeko lanari gogoz eta indarrez ekin ahal izateko
10.6.
Gaixoen prebentzioa
  • Orientazio sailak koordinaturik, tutoreen bitartez gaixoen prebentziorako bideak erakustea (anorexia, antsietatea, tabakismoa, alkoholismoa, HIESA...)
10.7.
Kirola
  • Batez ere guztien partehartzea, kirola praktikatzea sustatu
  • Aniztasuna aintzat harturik, ikasle guztien gustuko kirol desberdinak eskaintzea, praktika -eta ez lehia- helburu nagusia delarik